Larunbata, 2013ko abenduak 28a.
Ofizialtasunaren
aldeko aldarria presente izango da.
ESAITek herri
argazkia antolatu du Pagasarrin 12:00etarako, eta manifestazioa 18:30erako,
Areatzatik abiatuta.
J. E.
Euskal Selekzioaren Aldeko Iritzi Taldeak (ESAIT)
ofizialtasunaren aldeko aldarrikapena egingo du beste behin euskal selekzioak
jokatuko duen partidaren harira. Bi ekintza egingo ditu. Aurrenekoa 12:00etan
egingo du, Pagasarri mendiaren tontorrean. Han ofizialtasunaren aldeko herri
argazkia aterako dute. 18:30ean egingo dute bigarren ekintza, manifestazio bat,
Areatzan hasi eta San Mameseraino. Aurtengoan ez dute txosnarik, ez jairik
antolatuko. Ofizialtasunaren aldarrikapena «kirolaren praktika osasuntsu baten
bitartez» egin nahi du ESAITek. Izan ere, egunak hartu duen garrantziarekin
arduratuta dago iritzi taldea, «mozkor egun eta seriotasunik gabeko jai
erraldoi bat» bilakatu baita.